viernes, 13 de enero de 2017

Jarraian agertzen den linkean, nire taldeak eta nik DILAN-ean (lehenengo lauhileko lan modularrean) aurkeztutako lanaren zati bat duzue. Bideo bat hain zuzen. Bertan guk burututako artefaktua dago. Gainera, musika guk egin genuen ere.

DILAN

martes, 13 de diciembre de 2016

AMARA BERRIKO IKT-ak (mapa kontzeptualean)






Bertan, Amara Berri eskolako IKT-eei buruzko mapa kontzeptuala uzten dizuet.

 Amara Berriko IKT-ak nola funtzionatzen duten azaltzera etorri zitzaigun Amando (Amara Berri zentruko IKT-een arduraduna), eta hau da guk hartutako informazioa bere hitzaldian.


lunes, 28 de noviembre de 2016

BIDEO TUTORIALA

Aurreko batean,bideo tutorialak egiten ikasi genuen. Hona hemen, gure taldeko  tutoriala "Geocaching"-ari buruzkoa da eta ondorengo linkean aurkitu dezakezue: TUTORIALA

miércoles, 23 de noviembre de 2016

EDILIM ERABILTZEN

2016ko azaroaren 23a, asteazkena

Gaurko saioan Edilim programa erabiliz, 3.mailako haurrentzako ariketa ezberdinak egin ditugu nire taldekoek eta nik. Niri gizarte zientziak arloa egokitu zait,eta honako ariketa hau sortu dut haurrentzako (datorren estekan dezutena).

https://drive.google.com/file/d/0B8leUupXyroURWRmdUx0dXJ4Q2c/view?usp=sharing



Euskal Autonomia Erkidegoko probintziak jartzean datza ariketa. Oso sinplea eta ulerkorra dela iruditzen zait 3. mailako ikasleentzako.

lunes, 10 de octubre de 2016

YOUTUBE KONTUA ERATZEN

2016ko urriaren 3a, astelehena.

Gaurko saioan youtube kontu bat egin dugu. Bertan IKT-ko lanak zintzilikatuko ditugu, blogera igotzeaz gain. Komtuari sarrera bat ematearren, datorren link-ean datorren bideoa zintzilikatu dut. Honela ere, nire kontura sar zaitezkete. Arazoak badituzu bideoa ikusteko bertan duzu itsatsita ere.

Aurkezpen bideoa

domingo, 9 de octubre de 2016

Nola ikasi irakasle izaten


Nola ikasi irakasle izaten

2016ko irailaren 14a, asteazkena.

Gaurko saioan, Aingeruk kartografia bat zer den eta nola planteatu beharko genukeen erakutsi digu ondoko galdera hauei buruzko hausnarketa pertsonal bat egiteko eskatuz: "Nola  egiten diozu aurre ikerketari?""Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?""Zeintzuk izan daitezke erronkak?""Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?""Zer espero duzu ikastea?". Gainera, ikasle batzuen ideiak ikusi ditugu bideo batean. Ideiak, ikasle horiek egindako kartografia ezberdinei bideratuta zeuden.
Honela, Aingeruk proposatutako galderak erantzuten saiatuko naiz.
Ikerketari aurre egiteko, nirekiko konfiantza izatea ezinbestekoa litzateke. Izan ere, ez bainago ziur egin nahi dudanaz, eta trasmititu nahi dudanaz, ez dut bere osotasunean trasmitituko. Horretarako, gaia aldez aurretik ondo finkatuta izatea izango litzateke egokiena. Pazientziaz, eta gogotsu hartzea egoera, oso garrantzitsua izango da ere.Hala ere, nire ikerketari buruzko hainbat galdera etortzen zaizkit burura: "Nire bizitzako zer esperientzietatik ateratzen ditut egun dazkadan baloreak?" "Nola trasmititu nahi ditut balore horiek?" "Nola aplikatu ditzazket ariketa ezberdinen barruan?"...Burura etortzen zaizkidan erronkak kirolaren esparruan ikasi ditudan baloreen inguruan dira. Lehen hezkuntzan ikasten nuenetik gaur egunera arte talde kirolak asko erakutsi dit, saskibaloiak hain zuzen. Bizitzan zehar, segunduro segunduro zerbait ikasten dugula pentsatzsen dut, beraz, esperientzia honekin nik erakusteaz gain, badakit asko ikasiko dudala ere. Pertsona bakoitza ezberdina baita, eta bizitza hartu eman bat da. Pertsona guztietaz, eta egoera guztietaz zerbait ikasten da.